Itxi

Faktoria magazina

Etxepare Euskal Institutua

Irene Larraza: "Argi txiki asko piztu ditugu munduko mapan"

Ane Albisu | EITb Media

Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak euskarari eta euskal kulturari prestigioa ematen egindako ekarpena, zabalkunderako duen misioa eta harro egoteko ditugun arrazoiak azpimarratu dizkigu: "Erakutsi, konbentzitu eta hunkitu egin behar dugu, herrigintza eta harrogintza".

  • Irene Larraza Euskadi Irratiko estudio nagusian

    Irene Larraza Euskadi Irratiko estudio nagusian

    22:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxepare Euskal Institutua 2010. urtean jaio zen eta Irene Larraza tolosarra da zuzendaria 2018az geroztik (aurretik Miren Arzallus eta Aizpea Goenagak izan zuten kargu hori). Quebec-etik eta Erresuma Batutik itzuli berritan gonbidatu dugu "Faktoria" saiora.

Euskara eta euskal kultura munduan zabaltzea du egiteko nagusia Institutuak eta argi esan digu Irene Larrazak harro egoteko arrazoi asko dugula. "Euskara oso bidaia lagun ona da, bakarrak gara euskara eraman dezakegunak eta hori bitxikeria oso berezia da, harro egon behar dugu eta kanpoan ere horrela aitortzen digute". Kulturaren bidez konkistatzen ari ote diren galdetuta, Irene Larrazak dio "erakutsi, konbentzitu eta hunkitu egin behar dugula, konkistatu baino gehiago. Herrigintza eta harrogintza, biak dira garrantzitsuak eta kultura dago muinean, bietan".