Faktoria
13/13 auzia
Jone Goirizelaia: "Fiskalak ez du kontuan hartu egoera aldatu dela"
Pilar Goya | EiTb Media
13/13 auziaren epaiketa amaitu eta biharamunean, Jone Goirizelaia Naia Zuriarrainen abokatuak adierazi du epaiketan ez dela frogatu bere bezeroak ETAren agindupean egin duela lan eta horretarako erabili diren adierazpenak torturapean lortutakoak direla.
-
Jone Goirizelaia, 13/13 auziko abokatua.
5:13 min
13/13 auziaren epaia noiz iritsiko den zain, Jone Goirizelaia abokatuak "Faktoria"n salatu du fiskalak epaiketaren azken egunean esandakoak ez daudela nondik hartu: "Fiskalak esan du ETAk krimenak egiteari utzi diola baina erakunde kriminalak hor jarraitzen duela; gezurra da, ETA desagertuta dago eta mundu guztiak baieztatu du hori".
Gogor salatu du bestalde, defentsa eskubidea urratu zaiela auzipetuei, besteak beste, CNIaren parte hartzeaz ezin izan delako epaiketan froga egin, instrukzio fasean bere parte hartzea handia izan zela argi geratu arren: "defentsa eskubidearen urraketa gakoa izan da epaiketan eta hori azpimarratu dugu bukaeran".
Goirizelaiak azpimarratu du bestalde, epaiketan zehar ez dela frogatu "bere bezeroak ETArekin lotura zuzena zutela edo ETAren agindupean egin dutela lan. Froga horien faltan, deklarazio batzuk lortu dituzte torturapean". Garrantzi berezia eman dio egoeraren aldaketari eta legeak egoerari buruz planteatzen duenari:"Ez da gauza bera 11 urte gertatutakoa orain bizi dugun unean.... Gorenak, Konstituzio auzitegiak, denek diote egoera aldatzen denean hori ere kontuan hartzen dela eta normalean, erreflexu zuzena izaten dute zigorrean eta beste hainbat kontutan".