Itxi

Faktoria magazina

Sendabelarrek dakitena

Garbiñe Larrea: "Sendabelarren gaitasunak txundigarriak dira, baina ezin da esperimentatu"

Ane Albisu | EITb Media

"Sendabelarrek dakitena" liburua kaleratu du Garbiñe Larrea naturopatak eta esan digu naturalak izan arren kalte egiteko gaitasuna ere badutela. "Ez da liluratzea komeni. Ederrak dira sendabelarren gaitasunak baina ezjakintasunak ondorio larriak ekarri ditzake".

  • Garbiñe Larrea "Sendabelarrek dakitena" liburua hartuta Miramongo lorategian

    Garbiñe Larrea "Sendabelarrek dakitena" liburua hartuta Miramongo lorategian

    13:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Larrea naturopata urnietarra zuzenbidea ikasten ari zen eta besteak beste, osasun arazo batek eraginda hurbildu zen sendabelarren mundura. Harrez gero asko irakurri eta ondo formatuta "Sendabelarrek dakitena" liburua argitaratu du. "Sendabelarren gaitasun eta funtzioei buruz zenbat eta gehiago irakurri, orduan eta txundigarriagoa da", esan digu Garbiñe Larreak, "baina ez da liluratzea komeni, ezin da pentsatu naturalak direlako kalterik ezin dutela egin. Kalte egiteko gaitasuna ere badute eta jakin behar da norentzat den egokia eta nola hartu behar den".