Itxi

Faktoria

COVID 19

"Covid ziurtagiriaren eraginkortasunaren ebidentziarik ez dago; neurri osagarria izan beharko litzateke"

Imanol De La Varga | EITB Media

Covidaren goraldi betean, zientzialariak elkartu ditugu "Faktoria"n. Miren Basaras, EHUko irakasle eta mikrobiologoa; Adrian Aginagalde epidemiologoa eta Kantabriako Osasun Publikoko Behatokiko zuzendaria eta Luis Martinez, Espainiako Bakunolgoia Elkarteko zuzendaritzako kidea, elkartu ditugu.

  • Miren Basaras, Luis Martinez eta Adrian Aginagalde

    Miren Basaras, Luis Martinez eta Adrian Aginagalde

    24:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Covidaren goraldi betean, zientzialariei eman diegu hitza "Faktoria"n. Seigarren olatuan sartuta gaudela egintzat eman du Adrian Aginagaldek, epidemiologo eta Kantabriako Osasun Publikoko Behatokiko zuzendariak. Azaldu du arnas aparatuko infekzioek halako goraldia izan ohi dutela udazken-neguan; Miren Basaras EHUko irakasle eta mikrobiologoak gehitu du neurri murriztaileen arintzeak eta gizartearen erlaxazioak lagundu duela gaitzaren goranzko bilakaeran.

Covid pasaportea eskatzearen inguruan, haren eraginkortasunaren ebidentziarik ez dagoela azaldu digute. Inolaz ere ezin daitekeela izan orain arte hartutako neurriak ordezkatzeko tresna izan. Bat etorri dira esatean neurri osagarria izan beharko litzatekeela; distantziari edota maskarari eutsi beharko geniokeela. Neurri horren helburuaren inguruko hausnarketa eskatu dute.

Basarasek ez du uste gabon garairako olatua apalduko denik; Luis Martinez Espainiako Bakunolgoia Elkarteko zuzendaritzako kidearen aburuz, itxura da hirugarren dosia orokortuko dela.