Itxi

Faktoria

Aldaera berria

Miren Basaras: "Lehen gaitza pasa dutenak berriz kutsatzeko gai da omikron"

Jone Larrañaga | EItb Media

Covid-19aren Hegoafrikako mutazioa oraindik kutsakorragoa ote den aztertu egin behar dela dio EHUko mikrobiologoak; oraindik ez dagoela ziurtatuta. Bai dago egiaztatuta, aldiz, delta edo alfarekin gaixotutakoak berriz har ditzakeela birusaren aldera berriak.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    4:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Basaras EHUko mikrobiologoak Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu duenez, oraindik goizegi da jakiteko covid-19aren omikron aldaera kutsakorragoa den edo ez eta, beraz, hemen nagusi den delta aldaerari nagusituko zaion.

Azpimarratu du, hori bai, frogatuta dagoela lehen gaitza pasatu dutenak berriz kutsatzeko gai dela Hegoafrikan sortutako birusaren aldaera berria.