Itxi

Faktoria

EPPKren adierazpena

Maixabel Lasa: "ETAko presoen harrerak publiko izateari uztea bide onean egindako urratsa da"

Mikel Rotaetxe | EITb Media

EPPK-k presoen harrerari buruz kaleratutako agiria "garrantzitsua" dela esan du "Faktoria"n Maixabel Lasak, eta, orain, "esandakoa praktikan jartzeko unea" dela dio.

  • Maixabel Lasa

    Maixabel Lasa

    7:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak harrera publikoak egiteari uzteko eskaria espero zuela aitortu du "Faktoria"n Maixabel Lasa Biktimen Arretarako Eusko Jaurlaritzaren bulegoko zuzendari ohi eta Juan Mari Jauregiren alargunak: "Positiboa izan da, aurrerapauso garrantzitsua, aitortzen dutelako harrerek mina eragiten dutela". Lasak esan du "ulergarria" dela presoen senide eta lagunak poztea norbait kartzelatik irtetean, baina harrerak "eremu pribatuan" egin behar direla: "Orain, agindutakoa praktikan jartzea espero dut".

Urratsak urrats, aurretik ibili beharreko bidea geratzen dela nabarmendu du Lasak Euskadi Irratiko elkarrizketan: "Gauza bat da tiro egitea, eta bestea txalotzea... eta txalotzeagatik beren ardurak onartu behar dituztenak daude". Ezker Abertzaleari erreparatu dio Lasak, baina, "alderatzerik egin gabe", baita "beste terrorismoen aurrean" jarrera "desegokiak" izan dituztenei ere.