Faktoria
EAJ
Barandiaran: "Erabakitzeko eskubidearen gaiari heldu behar zaio modu progresiboan eta adostasun zabalekin"
OIhane Yustos | EITb Media
Xabier Barandiaranek, Eusko Alderdi Jeltzaleren Euskadi Buru Batzarreko berrikuntza politikoko arduradunak, esan du "demagogia gehiegi" egiten ari dela erabakitzeko eskubidearen garaiarekin.
-
Xabier Barandiaran, Euskadi Buru Batzarra
23:21 min
Jeltzaleen batzar nagusia amaitu berritan "Faktoria" albistegian izan da, EAJko berrikuntza politikoko arduraduna. Pandemiaren hazkunde garaian etorri da kongresua biltzarra. Xabier Barandiaranen hitzetan, koronabirusak gizartearen arlo guztiak baldintzatu ditu, baina ez erakundeekiko dagoen ikuspegia. alabaina, EAJko ordezkariak uste du, 'euskal gizarteak Eusko Jaurlaritzari eta erakundeei oro har eskertzen die egin den ahalegina'. "Haserrea eta nekea" sortzen duen egoera den arren, Barandiaranen hitzetan, "egin diren ikerketek erakusten dute erakundeen deslegitimazio ez dela areagotu, erakundeekiko atxikimendua sendoa da". Europako hainbat herrietan segurtasun neurrien aurka areagotzen ari diren jarrerez galdetuta, EAJko berrikuntza politikoko arduradunak dio, 'Europako beste lurraldeetan ematen ari diren deslegitimazio sistemak ez direla ematen ari, eta epe laburrean emango direnik' ez du uste.
Erabakitzeko eskubidea eta aliantzak
Datozen urteetarako erronkak aztertu ditu EAJk asteburuan egin duen Kongresuan. "Eszenatoki berri batean gaude, ezin dugu lo hartu" esan du Barandiaranek. Oinarrizko erronka jasangarritasunarena da, "aldaketa klimatikoaren aurkako borroka, ez da borroka estetikoa alderdientzat. Benetakoa da eta aurre egin behar diogu, herritar guztiekin batera'. Digitalizazioa da landu behar den beste ildoa, 'gure bizitzan aldaketa ekarriko duelako". Baina eraldaketa sakonena, berdintasunean kokatu du. "Berandu gabiltza. Munduan duen iraultza garrantzitsuena, gizon-emakumeen arteko berdintasunarena da. Bukatu da marko estetikoa erabiltzean, erronka hau atzera ezina da".
Erabakitzeko eskubideari ez dio uko egiten EAJ-k, gobernuan koalizio-kide duen alderdi sozialistak aitortzen ez badu ere. Kontua da, "ahalik eta adostasun zabalenak" lortu behar direla, Xabier Barandiaranen iritziz. "Alderdi batzuk erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzearen alde gaude baina, besteak ez". EAJko kideak dio "demagogia gehiegi egiten ari" dela gaiarekin. Jeltzaleek uste dute, "era progresiboan eta ahalik eta adostasun zabalenak lortuz" lan egin behar dela. Horretarako aliantzak beharko dira baina, oharra utzi du: "orain, norbaitek hartzen baditu gai hauek eta erabiltzen baditu aurkari politikoak ahultzeko, ibilbide eskasa izango du instituzionalizazio prozesuak".