Itxi

Faktoria

Kontserberetako lan-gatazka

Marijo : '6 euro irabazten ditugu orduko. Gero emakumeen berdintasuna diogu, non daude denak hau konpontzeko?'

Bizkaiko kontserba enpresetako langileek protestak hasi dituzte, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

  • Bizkaiko kontserba enpresetako langileen protesta

    Bizkaiko kontserba enpresetako langileen protesta

    9:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marijo, Ainara, Maite, Elena eta beste dozenaka langile kalera atera dira aste honetan. Bizkaiko kontserba sektoreko beharginak dira. 1000 bat langile ditu sektoreak, emakumeak dira gehienak eta 'soldata lotsagarriak' jasotzen dituztela salatzeko protestak hasi dituzte. Asteazkenean egin zuten greba. Ondarroan eta Bermeon kalera atera ziren, negozatzen ari den lan hitzarmenean soldata igoera eskatzeko. Marijok azaldu digu egoera: 'Orduko kobratzen dugu, 6 euro ordu'. Urteak daramate igoera txikiekin, '12 urtetan ez dakit 30 xentimo altxa da' esan digu Marijok eta patronalaren egin dien eskaintza, oso eskasa iruditu zaie, 'bi xentimo altxa nahi ditu'. Oso haserre esan digute langileek, 'hau ez da burla egitea, hau da aurpegira txistua botatzea guri'.

Soldatarena da eskakizun nagusia baina, bestelako lan baldintzak hobetzeko beharra ikusten dute. Ainara langileak azaldu du Faktorian, 'lan gogorra da kontserbetakoa'. Ordu luzez tente, mugimenduak errepikatzen eta gorputzean eragina uzten die. 'Eskumuturrean, lepoan, hanketan ... horrek gauzak dira beharreko eraginak baina, ez dizkigute onartzen'. Ez dute 'Kunta Kinte' izan nahi baina, euren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko prest daude.