Faktoria magazina
Durangoko Azoka
Jon Ander Urresti: "Azokaren iragarkian hitz bakarrarekin "ni" asko antzeztea erronka polita izan da"
Aktore bermeotarra da aurtengo Durangoko Azoka iragartzeko egin duten iragarkiko protagonista, eta BADA! lelopean pertsonaia asko antzezteko aukera eman dio lan horrek. Guk Jon Ander Urresti ezagutu nahi izan dugu.
-
Jon Ander Urresti
11:57 min
Orain Azokako iragarkian ikusten dugun arren, antzerki mundura Jon Anderrek Filosofia ikasketak egin ondoren egin zuen salto, eta DANTZERTI goi eskolan ikasketak egin ondoren, gaur egun, HORMAN POSTER taldeko kide da. Arriguri ekoiztetxean ere aritu izan da, eta orain bere bakarkako lanarekin "Tribiz, baserri galdue" antzezlanarekin emanaldiak prestatzen ari da.