Itxi

Faktoria

Durangoko alkatea

Ima Garrastatxu: "Sozialistek oposizio eraikitzailea egiten dute".

P.G.

Durangon, datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute udal gobernua osatzen duten EH Bilduk eta Podemosen bueltako Herriaren Eskubidea plataformak, PSE-rekin.

  • Durangoko udal gobernu taldea osatzen dute EH Bilduk eta Herriaren eskubidea plataformak.

    Durangoko udal gobernu taldea osatzen dute EH Bilduk eta Herriaren eskubidea plataformak.

    5:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ima Garrastatxu, Durangoko alkatea pozik azaldu da lortutako akordioarekin: "Berez badugu gehiengo nahikoa aurrera egiteko baina beti esan dugu herritarrei zein oposizioari entzuteko prest gaudela. Kasu honetan borondatea bazegoen eta akordioa lortu dugu".

Durangoko EH Bilduko alkatearen hitzetan,  "PSE-k oposizio eraikitzailea egiten du, zuzenketak aurkeztu ditu eta gu prest egon gara entzuteko. Hori da akordioaren textuingurua".

Garrastatxuk bereiztu egin ditu aurrekontuen inguruko akordioa eta  joan den ostiralean sozialisten esku dagoen garrio eta azpiegitura sailarekin, lurperatzean libre gelditu den espazioari buruz lotutako aurre akordioa: "Barikukoa ez da batere erreza izan eta hilebeteak eman ditugu lanean baina lortu dugu aurre akordioa. Hemendik aurrera ere lanean jaraitu beharko dugu".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz