Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Urtezahar gauerako, otarrain itxurako xapoa proposatu digu Iker Markinezek

Eguberrietako otorduetarako jaki preziatua izaten da otarraina, baina, jakina denez, oso garestia da. Horregatik, aukera merkeagoa ekarri digu Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak.

  • Otarraina

    Otarraina

    12:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtezahar gauerako menua prestatzen ariko da jende ugari, eta, agian, baten batek, otarraina jateko zortea izango du. Baina, merkatuan daukan prezioa ikusita, askok uko egin beharko dio jaki preziatu hori platerean izateari. Edonola ere, Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, tranpantojo bat prestatzeko proposamena ekarri digu "Faktoria"ra: otarrain itxura emandako xapoa. Jende gehiagoren eskura egongo da errezeta hori, eta emaitza primerakoa izango da, otarrainaren parekoa!