Itxi

Faktoria

COVID kasuen jarraipenaz

Janire Portuondo Lehen Arretako zuzendariordeak protokolo berriari buruzko zalantzak argitu ditu

P.G. | EITb Media

Protokolo berriarekin, Lehen Arretan egun bizi den egoera gainditzea espero dutela adierazi digu Janire Portuondok: "Gehienetan, sintoma arinak dira, eta edonork egin dezake auto-zainketa".

  • Baja web orrian horretarako dagoen formulario bat betez bideratuko da.

    Baja web orrian horretarako dagoen formulario bat betez bideratuko da.

    7:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Janire Portuondo Osakidetzako lehen arretako zuzendariordeak hainbat zalantza argitu ditu "Faktoria"n jarraitu beharreko protokolo berriaz.

-Sintoma arinak izan eta etxean egindako testean positibo emanez gero, Osakidetzak euskadi.eus-en duen webean formularioa bete behar dela argitu du.

-Ondoren, Osakidetzak diagnostikoa baieztatzeko beste froga bat egiteko hitzordua jasoko dugu.

-Sintomek okerrera eginez gero gomendatzen da telefonoz deitzea; bestela, etxean 10 egunez isolatuta egon, eta kontaktu estuen zerrenda osatu behar da, Osakidetzaren esku uzteko. 10 egun horiek sintomak sentitu edo diagnostiko frogak positiboa baieztatu ondoren hasten dira kontatzen, orain arte bezala.

-Kontaktu estuek bere kabuz eurentzat propio dagoen beste formulario bat bete behar dute, eta Osakidetzak froga egiteko deitu arte itxaron.

Sintoma arinak eta hain arinak ez direnak bereziteko argibideak ere webgunean daudela berretsi du. Teknologia kontuetan hain trebeak ez diren adinekoen kasuan, lasaitasun mezua zabaldu du eta esan du "eurekin modu proaktiboan harremanetan jarriko direla".

Bajaren kontura galdetuta, hau ere webgunean horretarako dagoen formulario bat betez bideratuko dela argitu du Portuondok: "Orain arte bezala, familia medikuek baieztatuko dute, laborategitik positiboaren berrespena iritsiko zaielako".