Faktoria magazina
Hipika
Ioritz Mendizabal, jockeya: 47 urte eta oraindik munduko onenen artean
Ainhoa Urretabizaia | EITb Media
Duela 30 urte baino gehiago Frantziara joan zen Ioritz Mendizabal, 14 urte zituela, ikasketak hipikarekin uztartzera eta geroztik zaldi gainean hasten ditu egunak. 2021a bereziki oparoa izan da oiartzuarrarentzat; G1 kategoriako lau lasterketa irabazi ditu, eta bere ibilbideko urte onena osatu du.
-
Ioritz Mendizabal
18:38 min
Zaldiekiko zaletasuna etxetik datorkio Ioritz Mendizabali, eta bere arrebarekin Oiartzunen zegoen hipikara joaten hasi zenean ez zuen imaginatu ere egiten 30 urte ondoren munduko onenen artean egongo zenik. 47 urte izatea, jokcey batetzat adin berantiarra dela aitortu digu, baina bere kasuan azken urte hau denetan oparoena izan da; munduan goi mailako (G1) lau lasterketa irabazi ditu eta besteak beste, "Jour de Galop" aldizkariak urteko pertsonaia izendatu du. Hipika kirolaz eta batez ere zaldiekin duen harremanaz hitz egiteko aukera izan dugu Mendizabalekin.