Itxi

Faktoria

Omenaldi musikatua

Manolo Arozena bertsolaria omendu du Oskar Estangak bere kantu inprobisaturekin

Nafarroako Bertsolari Txapelketan lau txapela jantzi ditu Arozenak, Bortzirietako bertsolarien maisua izan da eta garraiolaria izan da ofizioz. Oskar Estangak omenaldi musikatua egin dio.

  • Manolo Arozena

    Manolo Arozena

    20:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oskar Estanga urduri jarri da gaurko "Faktoria"ko omenduarekin, izan ere, hurbiletik ezagutzen du, taula gainean harekin batera abestu izan duelako. Manolo Arozena nahikoa bertsolari berantiarra izan zen, 38 urterekin ekin baitzion plazetan kantatzeari. Lau bidez izana da Nafarroako txapeldun, Bortzirietako bertsolarien maisua ere izana da, eta lanbidez, berriz, garraiolaria. Erretiroa hartua da Goizuetan jaio, baina aspalditik Lesakan bizi den plazagizona, eta kantu inprobisatua eskaini dio Estangak.