Faktoria magazina
Buru osasuna
Markel Alberdi: "Gaizki zaudenean ondokoen 'animatu zaitez' horrek ez du laguntzen"
Markel Alberdi igerilari olinpiar ohi, ingeniari eta komertziala izan dugu Faktorian, buruko osasun arazoez natural eta argi hitz eginaz eta batez ere hori aldarrikatuz, bere "The Line" proiektua ere bide horretan doalako.
-
Markel Alberdi. Argazkia: Euskadi Irratia
21:43 min
Markel Alberdi eibartarrak 2016-ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoen ondoren utzi zuen igeriketa, buru osasuneko arazoek eraginda.
Psikiatra, botika eta psikologoaren laguntzarekin egin dio aurre egoerari eta tabuak hausteko helburuz "The Line" proiektua du orain esku artean. Lerro zuzenetan ere bihurguneak eta lerro okerrak agertzen direla irudikatzen duten arte lanak dira, berak egindakoak. Jasotako diru irabaziaren % 70, Espainiako Osasun Mentaleko Konfederazioari emango dio.