Itxi

Faktoria magazina

Dolua

Heriotzak, doluak eta zaintzak eragindako musika eta arte sorkuntzak

Ane Albisu | EITb Media

Oier Zuñigaren ERESIA, Egoitz Telletxearen REQUIEM-a eta Andoni Tolosa "Morau"-ren EGUNSENTIAK ALPERRENTZAT sormen lanak aletu ditugu. Guztietan inspirazio iturri izan da barruko samina.

  • Heriotza

    Adineko pertsona baten eskuak

    21:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estrenatu berria da Oier Zuñigaren ERESIA emankizuna, heriotzaren osteko samina arintzeko sortutako lana. Amaren galera eta amaren 10 urteko gaixotasuna izan ditu inspiraziorako iturri. Dolua egiten laguntzen  duen dolu errito gisakoa da Eresia.

Egoitz Telletxea lesakarrak bost urteko lanaren ondoren REQUIEM-a osatu du, inguruan egokitu zaizkioan hainbat heriotza kasuren dolua kudeatzeko. Terapia gisa idazten du musika.

Andoni Tolosa "Morau"-k gurasoen eta batez ere amaren zaintzak eraginda osatu zuen EGUNSENTIAK ALPERRENTZAT diskoa.