Itxi

Faktoria magazina

Baserritar Ingalaterran

Joxeba Azpiazu: "Ingalaterran eguneko esnea askoz gehiago kontsumitzen da"

ANE albisu | eitb media

Joxeba Azpiazu bergararrak Ingalaterra hegoaldeko etxalde batean egiten du lan, behiak jeizten batez ere. Egunero 450 behi jeizten dituzte eta 15.000 litro esne ekoitzi. Gehiena eguneko esne gisa saltzen dute.

  • Joxeba Azpiazu

    Joxeba Azpiazu

    13:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joxeba Azpiazu bergararra Ingalaterra hegoaldeko East-Neon herriko "White wool farm" etxaldean ari da lanean. Bailara osoa hartzen duen etxaldea da, 600 abelburu inguru dituzte. Jendea arrantzara joateko laku bat eta kanping-a ere bai. Bi anaia dira baserriaren jabeak, familiako etxaldea dute eta inguruan dituzte langileentzako bizilekuak ere. 35 langile dira.

Lantoki horretara nondik nora iritsi zen kontatu digu, esnearen prezioaz, esnea kontsumitzeko ohitura ezberdinaz eta han duen bizimoduaz aritu gara bergararrarekin. Pandemia tarteko, aspaldian Euskal Herrira etorri gabe, laister anaia Paulo du bisitan joatekoa.