Itxi

Faktoria

Desanexio prozesua

"Galdakaoko gobernuak eta Usansoloko herriak zer nahi duten jakinda joango gara Batzar Nagusietara"

Jone Larrañaga | EITb Media

Agustin Aizpuru Usansolo Herria plataformako ordezkari eta Galdakaoko Udaleko zinegotziak uste du ekainerako egon litekeela amaituta desanexio prozesua eta uda aurretik bihur litekeela Usansolo herri.

  • Usansolo, Bediatik

    Usansolo, Bediatik

    11:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Usansolo auzoa Galdakotik bereizi eta Bizkaiko 113. udalerri bilakatzeko duela hainbat urte abiatutako prozesuan urrats garrantzitsua emango dute ostegun honetan Galdakaoko Udalean egingo den Osoko Bilkuran. Usansolo herri bilakatzeak duen egokitasuna bermatuz Bizkaiko Aldundiaren oniritzia jaso duen txostena onartuko dute, eta herri galdeketari emango diote bide.

"Galdakaoko gobernuak eta Usansoloko herriak zer nahi duten jakinda joango gara Batzar Nagusietara", esan du "Faktoria"n Agustin Aizpuru Galdakaoko Udaleko zinegotzi eta Usansolo Herria plataformako ordezkariak. Ekainerako nahiko lukete prozesua amaituta. Uda aurretik Usansolo herri izango ote den galdetuta, zera erantzun du: "Oxala!".