Faktoria magazina
Arte eta Jantzitegi Zuzendaria
Leire De Esteban: "Kerobiaren espaziontzian sartu eta eztanda egin genuen"
Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media
Talde iruindarraren "Hurrengo maiatza" kantuaren bideoklipa zuzendu du Leire De Estebanek, eta horri tiraka arte eta jantzitegi zuzendari baten lana ezagutu dugu "Faktoria"n.
-
Leire De Esteban
18:08 min
Iruñea eta Bartzelona artean bizi da Leire De Esteban, eta Euskal Herrian gero eta lan gehiago duela esan digun arren, oraindik ere Kataluniara bidai asko egiten ditu. Epe laburreko lanak izaten ditu, eta asko musika mundurik iristen zaizkio; azkena, Kerobiaren "Hurrengo maiatza" abestiaren bideoklipa zuzentzea. Xabi Bandiniren munduan gustora sartu zela esan digu eta Cintruenigo eta Esako urtegietan hartutako irudiekin zuten lana. Publizitate arlotik ere enkargu asko iristen zaizkio, eta telebistarako egin dituen iragarkien inguruan ere hitz egin dugu.