Itxi

Faktoria magazina

'El akelarre de San Sebastian'

Ibon Abad: "Bidaiariei entzuten dizkiedan istorio batzuk sartzen ditut nire testuetan"

Karmele Uribesalgo | EITb Media

Autobus-gidaria da ofizioz Ibon Abad, baina idazten ere aritzen da, eta 'El akelarre de San Sebastian' eleberria argitaratu berri du.

  • Ibon Abad, Miramongo estudioetan.

    Ibon Abad, Miramongo estudioetan.

    12:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zerbitzaria, entrenatzailea, diskoteketako atezaina eta harri-jasotzailea izan da, besteak beste, Ibon Abad. Orain Dbus Donostiako autobusetako gidaria da, baina baita idazlea ere. 'El escritor tatuado' goitizenarekin El akelarre de San Sebastian liburua argitaratu du, autoekoitzita, Circulo Rojo argitaletxearekin.

Fantasiazko eleberri bat da. Donostiari beste kutsu bat eman dio, misteriotsuagoa. Izaki magikoak eta sorginak agertzen dira, adibidez, arabarrak idatzi duen liburuan.