Itxi

Faktoria

Klima aldaketa Euskal Herrian

Pablo Tejero Ibarra, Aranzadi: "San Jose loreak Santa Ageda lore bihur litezke"

MIkel Rotaetxe | EITB Media

Klimak epelera egitearen ondorioz, hilabete aurreratu da zenbait loreen kimatzea. Ohi baino lehenago ari dira loratzen narzisoak edo San Jose Loreak, eta joera egonkortu egingo dela uste du Pablo Tejero Ibarra Aranzadiko botanika saileko kideak.

  • San Jose loreak

    San Jose loreak

    6:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jakina da klima aldaketak bete betean erasaten diola landareen ugalketa-zikloari. Cambridgeko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, urteko lehen loratzeak hilabete aurreratu dira batazbeste azken 35 urteetan. 1986tik 2019ra egin dute ikerketa, 400 espezie aztertu dituzte eta ondorioa argia da: joerari eutsiz, udaberria otsailean has liteke mende amaieran. Euskal Herrian, egunotako antizikloiak ekarri dizkigu udaberriko giroa eta tenperatura goxoak, eta baso, bide bazter eta zelaietan hasi dira loratzen narzisoak edo San Jose loreak. Negu amaierakoak diren espezieak otsailean ari dira kimatzen.

Pablo Tejero Ibarra Aranzadiko botanika saileko kidearekin ikertu dugu loratze goiztiarrak klima-aldaketarekin duen lotura. Lotura "agerikoa" dela esan du, neguko epelaldiek loratzearen-egutegi eta mekanismoak kolpatzen dituztela eta joera egonkortu egingo dela datozen urteetan.