Itxi

Faktoria magazina

Orkestra eta opera zuzendaria

Unai Urrecho:"Korean opera bat euskaraz egin nahi dut"

Musikenek, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak, hogei urte bete zituen pasa den urtean eta ospakizun kontzertuak antolatu dituzten honetan, Unai Urrecho orkestra zuzendaria gonbidatu dute euskal konpositoreen obra esanguratsuenak joko dituzten kontzertu bereziak zuzentzeko.

  • Unai Urrecho

    Unai Urrecho

    25:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogei urte baino gehiago daramatza Unai Urrechok atzerrian eta azken urteetan Hego Korean bizi da; SUWON unibertsitatean klaseak ematen ditu eta Saigongo Orkestra Filarmonikoko zuzendaria da, gaur egun. Musikenek hogeigarren urteurreneko kontzertu berezi hauekin eman dion aukerarekin oso pozik agertu da, eta Guridi, Sorozabal, Escudero eta Madina konposatzaileen obrak oso gustoko dituela gaineratu du. Are gehiago, opera zuzendaria ere badenez, bere nahia Korean euskarazko opera bat zuzentzea dela aitoru digu. Arrasaten gaztea zela hasi zituen Urrechok tronboi ikasketak eta garai hartan instrumentu horren inguruan bizi izan zutena kontatzen bere anaia Albertoren mezua ere jaso dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia