Faktoria
Indarkeria obstetrikoa
Estitxu Fernandez: "Erreparazioa da bidea, emakumeak eta profesionalen arteko aliantzak sortu behar dira"
P.G.
Berdintasun ministerioak "Sexu eta Ugalketa Osasunari" buruzko legean bildu nahi du indarkeria obstetrikoa. Horrek ekarri ditzakeen aldaketei buruz hitz egin dugu "Faktoria" saioan, Mertxe Maiztegi ginekologoa eta Estitxu Fernandez buruko osasun perinatalean adituaden psikologoarekin.
-
Haurdun dagoen emakume baten sabela. Argazkia: Pixabay
29:42 min
Estitxu Fernandez psikologoaren hitzetan, aurrera pauso bat izango da legeak bere baitan indarkeria obstetrikoa biltzea, "izenik jartzen ez badiogu ez dakigulako esistitzen denik ere". Onartu du asko aurreratu dela eta hori ikustarazi behar dela dio. Hala ere, hori adina garratzitsua dela indarkeria obstetrikoa "ikustaraztea", gutxietsi egiten delako eta erabat barneratuta ditugulako indarkeria diren hainbat praktika mediku.
Ez duela zigorretan sinisten eta erreparazioaren bidea nahiago duela esan digu: "Emakumeen eta osasun profesionalen artean aliantzak sortzea da bidea. Enpatia, entzuketa aktiboa eta elkarrizketa behar dira, emakumeari galdetzea "zer behar duzu", "nola egingo dugu", "hau da egoera"...Hori da emakumeek eskatzen dutena, negoziatu ahal izatea, entzunak izatea". Argi utzita, hori bai, bere iritziz, azken erabakia beti emakumearena dela.
Osasun profesionalak zaindu, babestu eta behar bezalako formazioa eskaini behar zaiela iritzi dio Estitxu Fernandezek.
Bada, Mertxe Maiztegi ginekologoa ere emakumea, emagina eta ginekologoaren arteko elkarrizketa lantzearen alde mintzatu da: "Emakumeari entzun egin behar zaio baina emakumeak ere gu entzun behar gaitu, batzuetan emakumeak dituen espekatitbak ezin direlako bete eta horrek frustrazioa sortzen dielako". Gauzak asko aldatu direla azpimarratu du: "Lehen enemak egiten ziren, episiotomiak baimenik eskatu gabe eta rasuratu ere egiten zen; ama eta haurra banandu egiten ziren berehala, baina orain hori guztia aldatu egin da. Euskadin erditze planak daude eta emakumeekin adosten dira". Onartu du halare erditzeak oraindik oso medikalizatuta daudela eta are gehiago ospitale handitan.
Indarkeria obstetrikoa terminoa entzuterakoan mina sentitzen duela aitortu du, eta desegoki jo du indarkeria matxista gisa hartuz gero, epaitegietan osasun profesionalen aurka zabal daitekeen bidea.
Mertxe Maiztegi ginekologoa eta Estitxu Fernandez pskologoarekin batera, Lucia eta Saioaren lekukotzak entzun ditugu eta Irati Aizpurua abokatua eta Ainhoa Aizpitarte emaginaren iritziak ere jaso ditugu indarkeria obstetrikoari eskainitako tartean.