Itxi

Faktoria

Hezkuntza ituna

Koldo Tellitu: 'Publiko/pribatu dikotomia antzua gainditzera datorren proposamena da'

Ikastolen Elkarteak ontzat eman dute Hezkuntza lan batzordeko presidenteak proposatu duen oinarri testua baina betekizun eta konpromezuei buruzko zehaztasunak nahi lituzkete; segregazioari buruzko zehaztasunak batetik, eta haren parean, hizkuntzari buruzkoak.

  • Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea

    Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko presidentea

    8:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikastolen Elkarteak,  oro har, bat egiten du Legebiltzarreko  zirriborroan  proposatzen den  Euskal Hezkuntza  Zerbitzuarekin, "dualitatea" edo "publiko/pribatu dikotomia faltsua gainditzera datorrelako". Hala mintzatu da Koldo Tellitu elkarteko presidentea, ostiral honetan, Faktorian egindako elkarrizketan. Nolanahi ere, Legebiltzarreko Hezkuntza lan batzordean aurkeztu den oinarrizko testuak konpromezu eta betekizunei buruzko zehaztapenak falta dituela azaldu du. Segregazioari buruzkoa azpimarratuta agertzen dela gogoratu du eta horretan erabat ados daudela gehitu; baina hizkuntzari buruzko konpromesuak argiagoak eskatu ditu.