Faktoria
Estuasuneko sukaldaritza
Aza eta solomo bilkariak prestatu dizkigu Iker Markinezek
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
Aza, neguko barazki garrantzitsuenetakoa, prestatzeko proposamen bereziago bat ekarri digu Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaladariak, bilkari txinatar eran.
-
Bilkariak
7:55 min
Aza prestatzeko proposamena egin diogu Iker Markinezi, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariari, "Faktoria" magazinean, neguko barazki esanguratsuenetako bat baitugu. Lekaleekin jateko ohitura izaten dugu, baina proposamen desberdin batekin etorri zaigu gure sukaldaria: bilkariak prestatu ditu aza eta solomoa erabilita.
Osagaiak
-Aza
-3 solomo xera
-Gatza edo soja saltsa
-Olioa
-Brick orea
Errezeta
1-Aza eta solomoa juliana eran moztu.
2-Aza olio txorrotada batekin potxatu lapiko batean (20 minutuz)
3-Bertara bota solomoa. Sua indartu. Bost minutura bota gatza edo soja. Ondoren, tupper batean jarri hozten.
4-Hoztu ondoren, brick pasta hartu. Zilindro bakoitza lau zatitan ebaki (hiruki formako oblea geratuko zaigu).
5-Gure nahasketa hotza erdian jarri, eta bildu. Punta itsasteko trikimailua: urez pixkat busti edo arrautza pixka bat eman pintzelarekin (arrautza seguruagoa da).
6-Erretilu batean jarri biribilkiak, eta hozkailuan sartu frijitzeko garaia iritsi arte. Frijitzerakoan, kontuan hartu oliotan murgildu egin behar direla.