Itxi

Faktoria

Itsas-ezebeharra Ternuan

Endika, patroi erretiratua: "Itsasoko tragediak hoztu egiten dira, baina sekula ez ahaztu"

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Ternuan (Kanada) Villa de Pitanxo arrantza-ontzi galiziarra hondoratzeak "nahigabea" eragin dio Endikari. Getariako patroi erretiratua onik atera zen hondoratze batetik, Tarifan, "Faktoria"-n azaldu duenez: "Ez da sekula ahazten.

  • Getariako portua

    Getariako portua

    8:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Arriskua beti doa zurekin eta espero gabeko tokian azaltzen da". Arrantzale eta patroi erretiratua da Endika. Goizean goiz hitz egin du Jone Larrañaga Euskadi Irratiko "Faktoria" saioko kazetariarekin, Getariako portuan. Villa de Pitanxo arrantza-ontzi galiziarra Ternuan hondoratzeak "barruak astindu" dizkiola azaldu digu eta "nahigabea" eragin diola: "Non dira desagertutako arrantzaleak? Nola egongo dira senideak? Ez dut pentsatu ere egin nahi".

Baxura zein alturako arrantzan aritu da Endika eta badaki zer den zorigaitzetik onik ateratzea: "Tarifan harrapaketak egiten ari ginela ontzia hondoratu zen eta alemaniar batzuk erreskatatu gintuzten". "Itsasoan arriskua ez da desagertzen", azaldu du, "eta hondoratzeak ez dira sekula ahazten; hoztu bai, baina ahaztu ez". Itsasoratzear dauden arrantzaleekin ere hitz egin dugu.