Itxi

Faktoria

UKRAINAKO GERRA

Aitor Ruiz de Angulo: "Emaztearen senideek goizeko 5:00etan bonbak entzun eta Kievetik ihes egin dute"

Mikel Uarza | EITb Media

Ukrainako hiriburuan, Kieven, jaio zen Aitor Ruiz de Angulo gipuzkoarraren emaztea. Goizaldean, senideek autoa hartu eta bertatik ihes egin dute, Poloniako mugara.

  • Kieveko kale hutsen irudi bat.

    Kieveko kale hutsen irudi bat.

    2:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Mugan gelditu nahi dute, Ukraina barruan, baina gauzak okertuz gero, euren bila joango gara". Aitor Ruiz de Anguloren lekukotza da, emazte eta senide ukrainarrak dituen gipuzkoarra. Ruiz de Anguloren anaia Alemanian dago, Ukrainako mugatik 900 kilometrotara, bertara gerturatu eta senideak Euskal Herrira ekartzeko.

Txanponaren beste aldean, Ruiz de Anguloren emaztearen beste bi senide. 19 eta 42 urteko gizonezkoak, militarrak dira biak eta ukrainar armadak frontera deitu ditu. Ezjakintasuna da nagusi eta kezkaz hitz egin du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.