Itxi

Faktoria

PPren krisia

Mikel Lezama: "Euskadin nazionalismora joan diren boto asko berreskuratzen lagunduko digu Nuñez Feijóok"

P.G. | EITb Media

Gipuzkoako PPren idazkari nagusiak uste du egokia izan dela Pablo Casadok ezohiko kongresua egin arte alderdiaren presidentzan jarraitzeko hartu duen erabakia: "Atzeko atetik alde eginez agur esateko modu politagoa izango da". Ziur da Lezama Nuñez Feijóok PP berriro ere batzea lortuko duena.

  • Mikel Lezama: "Ayusok gelditu egin behar du eta Casadok ondo egin du alde batera egiten".

    Mikel Lezama: "Ayusok gelditu egin behar du eta Casadok ondo egin du alde batera egiten".

    7:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Lezama Gipuzkoako PPren idazkari nagusiak familia bat bitan zatitzen denean sortzen diren borrokekin alderatu du PPren barruan sortutakoa. Euskadi Irratiko "Faktoria"n egindako elkarrizketan adierazi duenez, Euskadin ez dute ez Casadoren ez Diaz Ayusoren alde egin, biek ere gaizki jokatu dutelako. Halare iritzi dio "Ayusok gelditu egin behar duela eta Casadok ondo egin duela alde batera egiten", alderdiaren presidente den aldetik berari zegokiolako aurrez aurrekoa ekiditea.

PPk aldaketa behar duela eta aldaketa hori ondoen irudikatzen duena Alberto Nuñez Feijóo galiziarra dela esan du. Haren lehen lana norabide ideologikoa eta VOXekiko jarrera argitzea ote den galdetuta, Lezamak adierazi du ez dakiela zer erabakiko duen. "Gipuzkoan zorionez, VOXek, PPren eszisio bat izanda ere, ez dauka horrenbesteko indarra, baina ikusi beharko da baita ere zer gertatzen den Gaztela eta Leonen...", adierazi du.

Espainiako PPk erabakitzen duenak Euskadikoan ere eragina izango duela uste du Gipuzkoako idazkari nagusiak: "Ez dakit alde ideologikotik etorriko ote diren, seriotasun  gehiago azalduko den edota izenak alduko diren.... Baina seguru nago hemen ere lagunduko digula Nuñez Feijóoren izendapenak, nazionalismoara joan diren bozka asko gururera itzultzen lagunduko duelako".