Itxi

Faktoria magazina

Boligrafoz egindako artea

Josu Maroto: "Boligrafoz egindako arteak harridura eta miresmena eragiten du oso lan-tresna arrunta delako"

Ane Albisu | EITb Media

Josu Maroto arkitekto eta marrazkilari urretxuarrak "Masala Soul Project" ekimenaren baitan, bolalumaz marrazteko teknika erakutsiko du Mrtxoaren 5ean Undermount kultura haztegian.

  • Josu Marotoren artelana

    Josu Marotoren artelana

    11:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lagun baten ezkontzara Pakistan-era egindako bidaia batean hasi zuen "Masala Sound Project" egitasmoa Josu Maroto artista urretxuarrak. Besteak beste Bic boligrafoz egindako marrazkiak sartzen dira proiektuan. Aurpegiak marrazten ditu batez ere, pertsonak. Bolaluma beltzarekin hasi zen, baina koloretakoak sartu zituen gero CMYK deritzon teknikan murgilduz.

Arkitektoa da formazioz eta lanbidez Josu Maroto, baina marraztea du zaletasun nagusia.  Live Painting-ak ere egin izan ditu, hainbat musika eta poesia emanalditan. Emanaldia ari den bitartean berak margolana egitea, alegia. Besteak beste Gorka Hermosa, Pello Ramirez, Iñaki Salvador, Kalakan, Oreka Tx, Eñaut Elorrieta eta Mikel Urdangarin-ekin...

Bic boligrafoz marrazten ikasteko tailerra antolatu du artista urretxuarrak martxoaren 5 erako Igeldon dagoen Undermount kultura haztegian.