Faktoria
Ukrainaren inbasioa
Maite Zelaia, EHU: "Ukrainak ez ditu baldintzak betetzen Europako Batasunean sartzeko"
MIkel Rotaetxe | EItb Media
"Salbuespen egoeran egon arren", Ukraina Europako Batasunean sartzeko Volodimir Zelenski presidentearen eskaria "ez da bideragarria", Maite Zelaia EHUko doktoreak azaldu duenez: "Keinu politikoren bat egon liteke, baina bazkidetza ez da errealista".
-
Maite Zelaia
7:31 min
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak argi esan du zer nahi duen herrialderako: Europako Batasunean berehala sartu eta Errusiaren orbitatik urruntzea. Maite Zelaia Konstituzio Zuzenbideko EHUko doktore eta Europagune ikerketa-taldeko kideak Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu duenez, "ohiko prozedura jarraituta, ez litzateke bideragarria Ukraina azkar batean Batasunean sartzea". 90eko hamarkada hasieran zehaztutako baldintzak ez ditu betetzen, gainera: "Ez ditu erakunde egonkorrak, zuzenbide estatuan lana du aurretik eta Europako araudia txertatzeko urratsak eman beharko lituzke".
Zelaiak azaldu du, gainera, bazkidetzaren inguruko erabakia hirukoa dela: "Europako Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak eman behar diote onespena, eta estatu askok, Herbehereek adibidez, argi esan dute Ukrainak ez dituela baldintzak betetzen". Gerrak ekarritako salbuespen-egoerak "salbuespen neurriak" ere ekar ote ditzakeen galdetuta, EHUko doktoreak dio baietz, baina "zaila dela Europaren ateak zabaltzea, egoera honetan".