Itxi

Faktoria

Ukrainaren mugatik

M. Mugarza: "Zornotzara bueltan, hiru errefuxiatu eramango ditut, eta beste bizpahiru ere hartuko nituzke"

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Mikel Mugarza zornotzarra larunbatean iritsi zen Ukrainaren eta Poloniaren arteko mugara, Ukrainatik ihes egin behar zuten lagun eta senideei laguntzera. Irteterik izan ez zutenez, beste batzuri laguntzen geratu da. Gaur irtengo da Euskal Herrirantz, ahal dela, autoa errefuxiatuz beteta.

  • Mikel Mugarza, Iñaki Guridirekin

    Mikel Mugarza, Iñaki Guridirekin

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Larunbatean iritsi zen Poloniako Medyca hirira Mikel Mugarza zornotzarra, eta ikusitakoa ikaragarria zela esna dio Iñaki Guridi lankideari Przemysl hiritik egindako "Faktoria" saio berezian. Emaztea ukrainarra du, eta euren lagun eta senideei handik irteten laguntzera etorri nintzen, baina ateratzerik izan ez dutenez, lantokian egun gehiago eskatu, eta bertan gelditu da beste batzuei laguntzeko. Ukraineraz eta errusieraz hitz egiten ez duenez, jendearekin komunikatzeko zailtasunak ditu, eta ura eta botikak garraiatzen ari da, kontrol puntuan daudenentzat logistika lanak egiten, alegia.

"Gauzak gero eta okerrago daude"

Larunbat gauez iritsi zenean, hiru errefuxiaturi irteten lagundu zien. Handik Medycako mugara joan zen, eta han ikusi zuena "ikaragarria" zela esan du: "Jendea pilatua, asko gaixorik, baldintza oso txarretan". Handik bi egunera hara itzuli zen, eta egoera lasaiagoa topatu zuen. Euren senide batzuk Kievetik atera dira eta herri txikietara joan dira. Beste batzuk Kieven daude, "oraindik bizirik", dio. "Baina ez dakigu zelan joango den, gauzak gero eta okerrago daude. Janaririk ez dute, hornigaiek ez dute, ez dakite korridore seguruak inplementatuko dituzten… Inplementatzen badituzte, berriz etorriko naiz, euren bila", azpimarratu du.

Medycara joango da orain azken garraioa egitera, eta Zornotzarako bidea hartuko du, baina, aurretik, Varsoviara joateko asmoa du hiru errefuxiatu berekin eramango dituelako. Beste bizpahiru ere hartu nahi lituzte, autoa beteta etxera itzultzeko. Hori bai, korridore humanitario seguruak