Itxi

Faktoria

Ukraina: ondorio ekonomikoak

Josu Luengo: "Inbasioaren ondorioz, enpresa askok errentagarritasuna galdu, eta ateak itxi beharko dituzte"

P.G. | EITb Media

Mondragon korporazioko ATEGI enpresako lehengaien arduradunak zail ikusten du euskal industriak Errusiatik ekartzen zituen erregai eta lehengaiak epe laburrean beste herrialde ekoizle batek ordezkatzea. Gerra hasi denetik aluminioa, niklea ea eztainuaren prezioek goia jo dute.

  • Ukrainako inbasioa hasi zenetik,aluminioa %15 garestitu  da, nikela %20, estañua %5 eta paladioa %27

    Ukrainako inbasioa hasi zenetik,aluminioa %15 garestitu  da, nikela %20, estañua %5 eta paladioa %27

    5:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errusiatik hidrokarburoak gasaeta petrolioa- eta lehengaiak ekartzen genituen; Ukrainatik, nekazal produktuak batez ere, garia eta ekilorea. Bada gerra hasi zenetik, hori guztia aldatu egin da eta prezioek izugari egin dute gora. Aluminioa % 15 garestitu  da, nikela % 20, eztainua % 5 eta paladioa % 27. Ukrainako gerra hasi zenetik, marka historikoa egin dute lehengai hauen prezioek. Josu Luengo Mondragon korporazioko erosketa zentralizatuen ATEGI enpresako lehengaien arduradunak ohartarazi du Ukrainako inbasioak sektore guztiei eragingo diela: "Nikela altzairu inoxidablea ekoizteko erabiltzen da, eztainua elektronikan, paladioa automozioan.... Lehengai horiekin lan egiten duen edozein enpresak jasango du kaltea".

Enpresa askok errentagarritasuna galduko dutela eta horrek ixtera behartu ditzakeela ere iragarri du. Beste ekoizleren bila hasita, bidea dibertsifikazioa dela onartu du baina ez du uste irtenbide erreza izango denik epe laburrean: "Oso zaila da  epe laburrean beste herrialde ekoizle batzuk Errusiaren esportazio bolumena ordezkatzea. Mehatze baten ekoizpena handitzea ez da egun batetik bestera egiten den gauza bat, ezta merkea ere".

Noiz arte jarraituko duten prezioek goraka ez dagoela aurreikusterik gaineratu du eta ohartarazi du luze jo dezakeela: "gerra amaituta ere ez ditut ikusten mendebaldeko herrialdeak  hurrengo egunean  Errusiari zigorrak kentzen".