Itxi

Faktoria

Zaintza erdigunean

Mari Karmen, bizi osoa zaintzan: "Pozik nago, baina aldatuko nuke lana utzi behar izatea"

Mikel Rotaetxe | EItb Media

Ertzean eta itzalean egin da zaintza-lana, eta benetako lana ez dela pentsatuta. "Faktoria"n bizi guztia besteak zaintzeari eskaini diotenei eman diegu ahotsa.

  • Adineko pertsona baten eskuak

    Adineko pertsona baten eskuak

    18:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Edozeinen senidea izan zitekeen Mari Karmen. Nerabezaroan ikasgelatik lantokira egin zuen urratsa, gazte ezkondu zen, 24 urte betetzerako hiru alaba zituen, eta etxetik kanpoko lana utzita, zaintzari eskaini dio bizitza osoa. Alabak zaindu ditu, senarra, aita-amaginarrebak eta senarraren izeba-osabak.

"Pertsona bat genuen etxean, garbiketa-lanetan, baina gainontzekoa neronek egin dut", azaldu digu "Faktoria"n: "Gustura eta pozik bizi nintzen, baina pentsatzen dut nola ote zen posible egiten nuen guztia egitea". Erantsi du: "ume txikiak zaintzeak ilusio handia ematen dizu, baina edadetuek tristura, euren bizia behera doalako"

Mari Karmenek kontatu du denbora gutxi izan duela lagunekin egoteko edo egunkaria lasai irakurtzeko, eta aldatuko lukeela etxetik kanpoko lana utzi behar izatea, baina "pozik eta gustura" dagoela. Orain bakarrik dago, eta garai haien falta sumatzen duen arren -bereziki senarrarena-, nabarmendu du "bizitzako ilusioa" ekarri diotela bilobek.

Mari Paz: "Zorionez, ohiturak aldatzen ari dira"

Mari Paz Araiztegi ermuarrak, bai, lortu zuen etxetik kanpoko eta etxeko lana uztartzea. Alzheimerrak jotako ama zaindu zuen eta, ondoren, hiru bilobak: "Hiru biloba ditut eta ahizpak bost; elkarrekin gaudenean badirudi haurtzaindegia dugula".

"Zorionez ohiturak aldatzen ari dira", uste du Mari Pazek, "eta alabak senarrarekin partekatzen ditu etxetik kanpoko zein barruko lanak". "Zaintzailearen aitortza urrun dago", nabarmendu du bere aldetik, Alaine Fernandez Busturiako Arrotegi egoitzako langileak: "Jendeak ikusi beharra dauka ze lan egiten dugun"