Itxi

Faktoria

Ukrainako gerra

Carolina Nipanova: "Alde egin nahiko genuke, baina ez dakigu nora, errusiarrak leku guztietan daude"

Eitb Media

16 urte ditu Carolina Nipanovak, eta, 9 urte zituenetik, urtero etorri izan da Nafarroara, bere Iruñeko senideengana. Thernihiv herrian bizi da, Bielorrusiatik gertu, eta etxean ia gotortuta dago.

  • Txernihiveko irudi bat

    Txernihiveko irudi bat

    2:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egunero-egunero iristen ari zaigu Ukrainan bizi duten egoeraren berri. Gaur jaso dugu horren beste adibide bat. "Faktoria"n Carolina Nipanovarekin hitz egin dugu. 16 urteko neskatoa.  Ukrainan, Thernihiv herrian bizi da bera, Bielorrusiatik gertu. 9 urte zituenetik urtero etorri izan da Nafarroara, bere Iruñeko senideengana.

Etxean ia gotortuta dago; osabarekin, haren bikotekidearekin eta lehengusu batekin da une honetan, bere gurasoek alde egin baitzuten Poloniara gerra hasi aurretik, han izeba bat duelako, oso gaixo  dagoena eta laguntza beharrean deitu ziolako bere amari. Izebaren etxean harrapatu zituen gerrak eta bera Thernihiv -en gotortuta geratu da. Bielorrusiako mugan, Kiev hiriburutik 150 bat kilometrora, errusiarrek erabat hartutako gunean. Alde egitea nahiko luke, noski, esan duenez, ez dakite nora joan, "errusiarrak leku guztietan daudelako".

Iruñeko gurasoekin, oraingoz, egunero hitz egiten du, nahiz eta argindar etenak badituzten. "Nola gauden galdetzen didate eta dirua bidaltzen didate jana erosteko", esan digu. Janaria erosteko, etxetik ateratzen diren une bakanetan. Hainbat elikagairen eskasia bai, baina gutxienekoa behintzat badutela esan digu.