Faktoria
M-8
Eskoziak barkamena eskatu die sorginkeriagatik kondenatu zituzten emakumeei
JOne Larrañaga | EITb Media
Maggie Bullen EHUko antropologia irakasle eta ikerlariak aitortza horren maila instituzionala azpimarratu du eta antzinako misoginia salatuta, Eskoziak gaur egungo misoginia ere salatu duela iritzi dio.
-
'Akelarre' filmeko fotograma
7:01 min
1563. urtean sorgin ehiza agindu zuen legea izugarrikeria misoginoa izan zela adierazi du Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak martxoren zortzi honetan parlementuan egin duen hitzaldi solemnean. 4000 kondenatu eta horietatik 2.500 pasa lege horren peean exekutatuak, gehien-gehienak emakumeak. Sturgeonen arabera, emakumeak izateagatik soilik zigortutak. Orain bi urte 'witches of Scotland' taldeak hasitako mugimendutik etorri da agintarien barkamena. Kanpaina horrek bilatzen du emakume horiek denak zigorgabetzea. Bidean da eskaria Eskoziako parlamentuak atzera begirako indultua agindu dezan. Baina Parlamentuak tramite luze hori burutu aurretik etorri da barkamen publikoa, beste emakume batek, Nicola Sturgeon-ek, Eskoziako agintarien izenean, egin duen hil osteko barkamen publiko eta solemnea
Maggie Bullen EHUko antropologia irakasle eta ikerlariaren arabera, garrantzia handikoa da aitortza. Alde batetik, maila instituzionalekoa delako eta, bestetik, aintzinako misoginia salatuta, gaur egungo misoginia, genero indarkeria, salatzen delako. Iruditzen zaio zabal dezakeela bidea sorgin ehiza izan den beste herrialdeetan ere, Euskal Herrian, esate baterako.