Faktoria magazina
Auzoko sukaldea
Etxeko sukaldean aritzen ez direnentzat sukaldari zerbitzu komunitarioa jarri dute Donostiako Herrera auzoan
GORKA OTAEGI | EITb Media
Auzotarrek sukaldariak kontratatu dituzte eguneroko otorduak presta diezazkieten. Inguruko baratze, denda eta lonjako elikagaiak erosi eta jubilatuen elkartean prestatu eta banatzen dituzte. Donostiako Herrera auzoan martxan jarri dituen ekimenak 160 bat bazkide ditu jada.
-
Tupperrak berrerabiliz banatzen diuzte otorduak
10:52 min
"Kosta egiten zaigu lanetik etxera iritsi eta janaria prestatzen hastea", dio Herrerako Sukalde ekimeneko partaide Unax Seges-ek, "gazteak, helduak, janaria prestatzeko arazoak dituzten nagusiak... auzoan 160 bat lagun ari da sukalde komunitarioan parte hartzen". Jendearen elikadura beharrak asetzeaz gain, ekimenak tokiko ekonomia bultzatu, bizilagunen arteko harremanak indartu eta euskararen erabilera hauspotzen duela nabarmentzen du Herrerako Auzoko elkarteko Xenki Berhok.
"Faktoria" sukalde komunitarioraino sartu da sukaldari, hornitzaile eta erabiltzaileekin hitz egiteko. Entzun erreportajea.