Faktoria magazina
Herri Kirolak
Karmele Gisasola: "Sinistuta nago gure aurretik hainbat emakume izan zirela harria jasotzeko gai"
Harri jasotzen murgildu zen Karmele Gisasola herri kirolen munduan, eta ordutik, ingudea, txingak eta batez ere, aizkoran ere aritu da. Parean jartzen zaion ia erronka orori baiezkoa ematen dio mallabiarrak, eta horrek, besteak beste, iaz egin zuen denboraldi bikaina osatzera eraman zuen.
-
Karmele Gisasola
15:18 min
Gero eta gehiago dira herri kirolen plazara gerturatzen diren emakumeak, eta momentu honetan Karmele Gisasola da ia denentzat erreferente. Ez a harritzekoa, iazko harrijasotze eta aizkora txapelketa garrantzitsuenak irabazi zituen, eta lehen aldiz egin zen pentatloian txapela jarri zuen lehen emakumea izan zen. Prestakuntzari denbora asko eskaintzen dio Gisasolak; goizetan crossfit saioak egiten ditu eta momentu honetan, arratsaldetan aizkora eta harria txandakatzen ditu. Bere lanbideaz eta aisian egitea gustatzen zaionaz ere jardun gara.