Itxi

Faktoria

Hauteskundeak Frantzian

Frantzia: hauteskundeak egonezinaren aroan

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Ukrainako gerrak ekarritako energia- eta hornidura-krisien eragina sumatu zain, desmobilizazioak erasandako hauteskundeak espero dituzte Fratziako estatuan. Jotzat eman liteke Macronen garaipena edo bada aldaketarako biderik?

  • Emmanuel Macron

    Emmanuel Macron

    24:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hauteskunde-kanpaina luze baten atzera kontaketari ekin diote Frantziako estatuan. Apirilaren 10ean egingo dute presidentea aukeratzeko bozen lehen itzulia, eta bi aste geroago, bigarrena, boto gehien pilatzen duten hautagaiekin. 2017an gertatu bezala, aurrez aurre espero dira Emmanuel Macron presidente liberala eta Marine Le Pen Bilgune Nazionalaren presidentegai ultraeskuindarra.

'Faktoria'n, presidentegai nagusien kanpaina eta soslaiak xehetu dizkigu Olatz Simon EITBren Parisko berriemaileak eta Ipar Euskal Herriko ertzetik begiratu dio hitzorduari Andoni Lizeaga Baionako berriemaileak. Eta Pantxoa Binboire, Pascal Lesselier eta Gillaume Derden, Macron, Le Pen eta Jean Luc Melenchonen jarraitzaileekin hitz egin dugu, batzuen eta besteen indargune eta ahuleziez.

Eguzki Urteaga Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia fakultateko irakasleak egin digu, azkenik, irakurketa politikoa. Macronek "oinarri sendoa" duela azpimarratu du eta, Ukrainako gerrak "indartu" egin duen arren, hautesleen desmobilizazioa "gertutik" jarraitu beharko lukeela. Le Penez, Urteagak dio mezua "leuntzen" lagundu diola Eric Zemmour ultraeskuineko beste hautagaiak, baina "mamiak" duela garrantzia, formetatik harago. Melenchonen aukerez, azkenik, EHUko irakasleak dio ezkerreko eta abstentzioaren aldeko botoak eskatuko dituela, baina min egin diezaiokeela Alderdi Komunistak hautagai propioa izateak.