Faktoria
Erlijioa eta kultura
Ia 150 urteko historiaren ondoren Belokeko aterpea utzi dute beneditarrek
JOne Larrañaga |EITB Media
Bertan geratzen ziren azken 13 fraideek martxo honetan utzi dute euren etxea. Etxe aldaketaren aurretik hartu gaitu bertan aita Marcel Etchehandyk. Monastegiko historiaren eta egindako lan handiaren memoria da bera.
-
Aita Marcel Etchehandy, Belokeko lorategian
16:28 min
10 urte zela, ikasle gisa, iritsi zen aita Marcel Etchehandy Belokera. Eta 90 urte beteta dituela utzi du bere betiko etxea. Belokeko monastegiaren historiko lekuko bizia da bera. Ipar Euskal Herriko erreferentzia inportantea: Laborantzaren garapenaren bultzatzaile, Ipar Euskal Herriko euskarari arnas ematen aintzidari eta, batez ere, aterpe. Eskatu duen edonerentzat izan da aterpe, Belok. Horiei guztiei buruzko atzerabegirakoa egin du aita Etchehandyk, memoria aberats eta hizkuntza are eta aberatsagoan.