Itxi

Faktoria magazina

Binakako Pilota Finala

Finalaren atarian, zer diote pilotarien ingurukoek?

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Igandean erabakiko da eskuz binakako txapeldunak nortzuk izango diren, eta horren aurretik, Txema Laso (Unaien aita), Pello Izko (Julen Martijaren osaba), Joxe Juan Esnaola (Oiartzungo pilota eskola) eta Xalton Zabala (Amezketako pilota eskola) gonbidatu ditugu.

  • Txema Laso, Pello Izko, Joxe Juan Esnaola eta Xalton Zabala

    Txema Laso, Pello Izko, Joxe Juan Esnaola eta Xalton Zabala

    25:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pilota munduan hitzordu garrantzitsua da igande honetan Bizkaia frontoian izango dena; 2022ko binakako bikote txapelduna nor izan den erabakiko da. Txapelketako zenbakiei erreparatuta aurre hartuta datoz Altuna eta Martija eta bikote honek finaletan esperientzia handiagoa duela kontuan izanda, bikote bat faborito izatekotan eurena da. Hala ere, Unai Laso eta Ander Imazen aurka jokatu zuten azken norgehiagoka duela egun batzuk eta 22-6 gailendu zen finalean sartu den azken bikotea eta horregatik, partida oso berdindua espero da. Azken egun hauek eta protagonisten lehen pilota urteak nolakoak izan ziren kontatzera etorri dira Unai Lasoren aita Txema Laso, Julen Martijaren osaba Pello Izko, eta Ander Imazek zein Jokin Altunak pilota eskolatan irakasle izan zituzten Joxe Juan Esnaola (Oiartzungo pilota eskola) eta Xalton Zabala (Amezketako pilota eskola).