Itxi

Faktoria

Klima aldaketaz

Mirari Antxustegi: "Beharrezkoa bakarrik ez, hil ala biziko kontua da erregai fosilen erabilera mugatzea"

P.G. | EITb Media

Euskal Herriko Unibertsitateko ingurumen ingenieritzako irakasleak dio Nazio Batuek ezarritako helburuak lortzeko adina teknologia eta jakituria badagoela munduan; borondatea da falta dena.

  • Nazio Batuek energia berriztagarrriak jo dituzte klima larrialdiari aurre egiteko tresna gisa. 

    Nazio Batuek energia berriztagarrriak jo dituzte klima larrialdiari aurre egiteko tresna gisa. 

    5:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Klima larrialdiaz ohartarazi du beste behin Nazio Batuen erakundeak. Eta kargu ere hartu die Antonio Guterres idazkari nagusiak gobernu eta enpresa handiei ez direlako behar beste egiten ari. IPCC clima aldaketari buruzko gobernu arteko taldeak osatu duen azken txostenak, erregai fosilen berehalako murrizketa esijitu du lurraren tenperatuta ez dadin gradu ta erdi baino gehiago igo 2050erako. Petrolioaren kontsumoa % 60 jaitsi beharko litzateke eta, ikatzarena, % 95, txostenaren arabera. 

Mirari Antxustegi EHUko Ingenieritza Kimikoa eta Ingurumen Ingenieritza Saileko irakaslearen hitzetan, helburuak berez gauzagarriak dira baldin eta borondatea badago gobernuen aldetik, baina zail ikusten du, unean-unean sortzen diren arazoek aurrea hartu eta luzerako egiten diren plangintzak atzean uzten direlako, klima aldaketari aurre egiteko borroka, kasu.

Nazio Batuen txostenak energia berriztagarrriak, elektrifikazioa eta hidrogeno berdea aipatu ditu isurien murrizketa lortzeko.  Antxustegiren ustez, gaur egun dugun teknologiarekin murrizketak erdira jeisteko aukera badago, baina denbora behar da horretarako. 

Kutsatzen ez duen energiarik ez dagoela azpimarratu du adituak, beraz, ezinbesteko jo du kontsumo ohituren aldaketa energia eskaria murrizteko eta efizientzia energetikoa.