Faktoria magazina
Futbolaren Itzulia
Iñigo Velez de Mendizabal: "Jokalaria nintzeneko garaira itzuliko nintzateke"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Futbolari lotuta eman du bizitza osoa Iñigo Velez de Mendizabalek; lehen urteak jokalari bezala, eta azken hauek entrenatzaile gisa. Euskal Herriko Itzuliko 4garren etapa Gasteizen hasi dela aprobetxatuta, futbolaz eta bizitzaz hitz egiteko tartea hartu dugu.
-
Iñigo Velez de Mendizabal
22:06 min
Gasteizen jaio zen Iñigo Velez de Mendizabal, eta umetan hainbat kiroletan jardun bazen ere, futbola izan da bere pasioa, eta bizitza profesionala horri lotuta eman du. Hasieran jokalari gisa, Gasteizen, Aurreran, Espanyol-en, Eibarren eta Athletic-en aritu da, besteak beste, eta entrenatzaile moduan azken 3 denboraldiak Amorebietan eman ditu. Duela hilabete entrenatzaile kargutik kendu zuteneko momentua gogoratzeaz gain, bere ibilbidean arrastoa utzi duten beste zenbait ahotsekin elkartzeko aukera ere izan dugu; Iñigo Arriola eta Gorka Iraizoz, esaterako.