Itxi

Faktoria magazina

Javier Bagues

"Etxeko lanak eginda datoz bezeroak, batzuek guk baino hobeto ezagutzen dute erosi nahi duten autoa"

Ane Zuazubiskar | EITB MEDIA

Lehen autoa erosteko joera asko aldatu dela dio Javier Baguesek, Gipuzkoako Automozio Enpresen Elkarteko presidenteak. Auto bat saltzerakoan, "galdera asko" egin behar direla dio, bezeroak "nahi duena bakarrik ez, behar duena" ere erosi dezan.

  • Javier Bagues

    Javier Bagues

    21:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Autoz etorri da Javier Bagues Euskadi Irratiko "Faktoria" saiora, "nola bestela". Gipuzkoako Automozio Enpresen Elkarteko presidenteak azaldu du lehen autoa erosterakoan asko aldatu direla joerak: "Orain 18 urteko jendeari autoa beharragatik saltzen diogu, eta gurasoekin etortzen dira asko. Guk 18 urte bete eta autoa erostea nahi izaten genuen, baina gaur egun gazteek beste nahi batzuk dituzte. Errazago erosten dute mugikor garesti bat adibidez". Aldatu ez dena, auto handiak eta potentzia handikoak "besteek ikus ditzaten" erosteko joera. Bezeroak etxean "lan asko" eginda joaten zaizkie autoa aukeratzera: "Elektrikoen kasuan adibidez, batzuetan bezeroak gehiago jakiten du erosi nahi duen autoari buruz guk baino".

Euskal Herrian auto bera urte luzez erabiltzeko ohitura izan dugula dio, eta azken urteotan joera hori aldatzen ari zen arren, krisiak autoa hamaika urtean behin aldatzera eraman gaituela azaldu du. Gero eta gehiago dira auto elektrikoa eskatzen duten bezeroak, nahiz eta aitortu duen azpiegiturak ez daudela "prest" auto guztiak elektrikoak izan daitezen. Etorkizunera begira ere, "beste mota batzuetako autoak ere" beharko direla dio Baguesek.