Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Aste Santurako errezeta proposamena, begano eta ez-beganoentzat egokituta

EITb Media

Patata purea eta wokean egindako barazkiak oinarri hartuta, errezeta bi modutan amaitu du Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, beganoentzat eta ez-beganoentzat egokitzeko.

  • Wok bat

    Wok bat

    10:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste Santurako errezeta proposatu digu "Faktoria"n Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, eta beganoentzat eta ez-beganoentzat egokitu du.

Errezeta

-Patata purea: beganoentzat oloa edaria erabili, ez-beganoentzat, berriz, behi-esnea. Patata bertan egosi gatz pittin batekin, olio zorrotada batekin eta piper-beltzez. 30 minutuz su arinean egosi. Pure nahiko krematsua egin, salda pixka bat kenduta.

-Barazkiak: azenarioa, porrua, zerba eta tipula. Zuritu, takotan zatitu eta wok estilora olio zorrotada fin batekin 10-15 minutuz erregosi su ertainean.

-Beganoentzat: tofua zatituta zartagin batean frijitu, eta soja-saltsa gehitu.

-Ez-beganoentzat: bakailaoa konfitatu. Olio oliba birjina epeletan bakailao tako bat sartu eta 20-25 minutuz oso su motelean eduki. Amaitzean, zati batzuk eskuekin atera.

 

Krema berotu eta plater batean azpian jarri, gainean barazkiak jarri eta, amaitzeko, tofua edo bakailaoa gehitu.