Itxi

Faktoria

TXERNOBYLGO HAURRAK

Nerea Albisu: "Guk espero dugu aste honetan bertan Txernobylgo haur dezente iritsiko direla"

P.G. | EITb Media

Chernobil elkarteko kide den Nerea Albisuk jakinarazi du taldeko lau boluntario abiatuko direla aste honetan bertan Poloniako mugara Txernobylgo haurren irteera antolatzeko. Kezka nagusia bideen segurtasuna da, soldadu errusiarrek minez josita utzi dituztelako.

  • "Herrika ari gara antolatzen Txernobilgo haurren irteera, bide seguruetatik egin dezaten.

    Anna, Txernobylen Mikel Ayestaranek topatu zuen neskatxa

    4:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txernobyl inguruko komunikazioa berreskuratu ahala familiekin harremanetan jartzea lortzen ari dira: "Deitzen digutenean ea atera nahi duten galdetzen diegu eta atera nahi dutenentzat herrika ari gara antolatzen irteera, bidaia segurua egin dezaten Poloniako mugaraino iristeko eta ondoren autobusez hona ekartzeko". Izan ere bideen segurtasunak kezkatzen ditu, mina asko utzi dituztelako soldadu errusiarrek. Chernobil elkarteko boluntarioek bide segurua nondik egin azaltzen diete.

Hemengo familiei ere galdera egiten diete, ea nahi edo ahal duten haurrak eta bere familaik etxean hartu. Chernobil elkartea saiatzen da anaia-arrebak ez bantzen baina batzuta jende asko da etxe batean sartzeko: "hiru anaia-arreba badira eta ama eta amonarekin etortzen baidra, zaila da. gizarte baliabidetara eta Gurutze Gorrira bideratzen ditugu eta handik aterpetara edo hoteletara eramaten dituzte, gure etxeetan ezin baditugu jaso".

Nerea Albisuk espero du aste honetan bertan haur asko iritsiko direla: "Gaur bertan asko jarri dira gurekin harremanetan, ea piskana pixkana gudatik ateratzea lortzen dugun, sarraski hau amaitu arte hemen salbu egon daitezen!".