Faktoria magazina
Suitzan aktore
Josune Goenaga: “Umoreak baditu egitura zehatzak”
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Aktore zumarragarrak urteak daramatza arte eszenikoetan ibilbide profesionala osatzen, eta azkenak Suitzan, Berna hirian, eman ditu. Gainera,umorearen mugez, esanahainaz eta erabileraz mintzatzeko tartea ere izan dugu.
-
Josune Goenaga
30:31 min
Gaztea zenetik argi zuen Josune Goenagak zerk mugitzen zion barrena; aktore izan nahi zuen eta batez ere, clown teknikari lotuta eman du denbora gehien. Desio horri tiraka, hara eta hona ibili da formatzen eta, gaur egun, Bernan Madame Bissegger antzerki konpainian leku finko bat du; apiriletik irailera egiten dituzte emanaldiak kantera zahar bat eszentoki gisa dutela. Hori bakarrik ez, Sally eta Pirelli bikotea osatzen du bere senarrarekin eta hori nola gauzatzen duten ere galdetu diogu.