Faktoria magazina
ELKARRIZKETA
Burutik taldeko kideak:"Instagramen moztu behar ez izateko abestia argitaratu dugu, 15 segundo irauten ditu"
Amaia Eneterreaga | EITB Media
'Hamabost segundu' izeneko lan berria argitaratu du boskote iruindarrak, gitarra doinuak eskusoinuarenarekin uztartuz. 10 kantuz osatutako albumean, testuingurutik kanpo gelditzen denari eman nahi izan diote garrantzia.
-
Mikel Gorraiz eta Jokin Barriola, Burutik taldeko kideak
15:09 min



Burutik taldeko Mikel Gorraiz eta Jokin Barriola musikariek, "Hamabost segundu" izeneko lan berria aurkeztu digute "Faktoria"n. Rock eta pop doinuen arteko bidaian, talde nafarrak testuinguruetatik ateratzeko helburua dutela azpimarratu dute. 10 abestiz osatutako lanean, sare sozialetara egokitutako bat ere sortu dute; 15 segundoko iraupena du, hain zuzen. Diskoa oraingoz, zuzeneko emanaldietan eskuratu daiteke.