Faktoria
IZFEko segurtasun teknikaria
"Zibererasoak gero eta ohikoagoak dira munduko gobernu guztien kontra, baita gure erakundeen kontra ere"
JOne Larrañaga | EITB Media
Miguel Angel Hernandez IZFEko segurtasun teknikariak kontatu digu tankera honetako erasoen kontrako zein segurtasun neurri aurre ikusten dituen Espainiako segurtasun eskemak. Euskal erakundeak eta ordezkariak ere haren pean daude.
-
Irabazi asmoarekin egiten diren erasoak eta informazioa lapurtzekoak, bi eratakoak atzeman dituzte
6:13 min
Miguel Angel Hernandez Gipuzkoako Administrazio publikoen informatika zerbitzuen foru sozietateko, IZFEko, segurtasun teknikaria da. IZFEtik zaintzen dute lurralde horretako erakundeen zibersegurtasuna, aitzindari izan da Euskadin arlo horretan eta, horrenbestez, badute bertan tankera honetako erasoek izan duten bilakaeraren berri zorrotza. "Faktoria"n azaldu duenez, Ukrainako gerra hasi zenetik nabarmen handitu da zibererasoen fluxua eta adierazi du mundu guztiko gobernuak daudela jopuntuan; "baita hemengoak ere", azpimarratu du.
Estatuko segurtasun eskemaren barruan aritzen dira haiek babesten. Eskema horrek zehazten ditu, arrisku mailaren arabera, zein protokolo jarraitu eta zein babes neurri hartu behar dituzten erakundeen eta agintarien informazioa babesteko. Ildo horretan zehaztu du Pedro Sanchez eta Margarita Roblesen telefonoek zifratuta beharko luketela egon baina, iritzi dio, informazioa eskuratu dutenek, honez gero, informazio hori deszifratua izango dutela.