Itxi

Faktoria magazina

Dantza Saria

Lide Arana: "Orain nere denboraren jabe izan nahi dut"

Ane Albisu | EITb Media

Lide Arana 40 urtez aritu da Gipuzkoako Foru Aldundian kultur proiektuen koordinatzaile lanetan. Besteak beste "Maiatza Dantzan" dantza garaikidearen jaialdi aitzindariaren koordinatzaile izan zen. Gipuzkoako Dantzaren XIX. saria jaso berritan eta erretiroa hartzeko atarian etorri zaigu.

  • Lide Arana

    Lide Arana

    19:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lide Arana donostiarrari Dantza Saria eman diote, dantzaren eta kulturaren alde egindako lanagatik. Iker Arrue dantzariak eta biek jaso zuten Donostiako udaletxeko batzar aretoan apirilaren 30ean. Udaletxera urduri eta hunkituta iritsi zela esan digu eta bere hitzaldia aldarrikapenak egiteko ere baliatu zuela. Dantza formazioan dagoen hutsunea azpimarratu zuen hitzaldian.

Elkarrizketan zehar, bere ibilbidea errepasatzeko, lagun izan ditugu, urte luzez lankide izandako Frantxis Lopez Landatxe, Koldo Mitxelena Kulturguneko zuzendari ohia, umetatik lagun duen Aizpea Goenaga, gaur egun Irungo Oiaso museoko zuzendari dena, baita dantzaren bidez ezagutu eta senarra duen Iñaki Arregi dantzari eta koreografoa.

Egindako lanaren aitortza jasota, erretiroa hartzeko paperak egitera gaur bertan zihoan Gizarte Segurantzako bulegoetara Lide Arana. Erretiroa oso lasai hartuko duela esan digu, ez duela aparteko planik eginda, baina bere denboraren jabe izan nahi duela.