Itxi

Jin eta joan

Jin eta Joan. Kilokaloriak

Onuragarria ala kaltegarria da jaten dugun elikagaien kilokaloria kopurua jakitea?

Aritz Agirre | Eitb Media

Britainia Handian legez behartu dituzte jatetxe, kafetegi eta Take-away janari denda handiak plater edo Menu bakoitzeko kilokaloria kopurua zehaztera. Horren berri izatea bezeroen eskubidea ote den, eta informazio hori baiagarria den aztertu dugu Jin eta Joan.

  • Elikagai eta edarien kilokaloria kopurua zehaztu beharko lukete taberna eta jatetxeek?

    Elikagai eta edarien kilokaloria kopurua zehaztu beharko lukete taberna eta jatetxeek?

    11:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dietisten iritziz,  eraginkorragoa da elikagaien jatorria eta kalitatea ezagutzea, baita bere gatz kopurua eta gantz motaren berri edukitzea ere. Kilokalorien zenbaketak sor dezakeen obsesioaz ohartarazi digute sikologoek, bereziki kaltegarria izan daitekeela anorexia edo bulimia jasaten duten pertsonentzat. Bestetik, jatetxeetan nabarmendu digute eguneroko eta etxeko elikaduran sustatu behar direla ohitura onak, kanpoko otorduak disfrutatzeko noizbehinkako planak izaten direlako. 

Noemi Intxausti dietista-nutrizionista, Eva Pereda erizaina eta sikolojian doktorea, Aizpea Oihaneder Donostiako Xarma jatetxeko jabea eta Beñat Ormaetxea Zornotzako Jauregibarria jatetxeko sukaldariarekin sakondu dugu kilokaloriez eta elikadura ohitura onez.

Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Pilar Kaltzada, Hedoi Etxarte eta Ramón Ibeas solaskideekin batera.